Caution: JavaScript execution is disabled in your browser or for this website. You may not be able to answer all questions in this survey. Please, verify your browser parameters.

Batera - 2026ko herrietako eta herri elkargoko bozak

2025eko maiatzeko biltzar nagusian, Baterak Euskal Hirigune Elkargoa Estatu Bereziko Lurralde Kolektibitate baterantz bilakarazteko kanpaina berrabiatzea erabaki du. 2025eko biltzar nagusi fundatzailearen ondotik, biztanleriaren % 62ak aldarrikapen hori sustengatzen duela dioen IFOP galdeketarekin eta 2025eko azaroaren 22ko « Ipar Euskal Herriko Lurralde Kolektibitatea elgarrekin irudika dezagun» foroarekin, dinamika presente da.

2026ko martxoko herriko eta elkargoko bozen karietara, Batera hautagaiengana doa, 2026-2032 agintaldia aldaketa instituzionalaren zerbitzura ezar dezaten, Euskal Herrian eragiteko gaitasun handiagoa izan dezagun.

Hautagai zaren aldetik, gai honi buruz duzun iritzia jakin nahi genuke; milesker ondoko galdetegia betetzeagatik.

Estatu Bereziko Lurralde Kolektibitateari buruzko argibide gehiago https://plateformebatera.org/ webgunean dituzu.

Inkesta honetan 7 galdera daude
Oinarrizko informazioak
E-maila eta telefono zenbakia beharrezkoak dira erantzunak egiaztatzeko. Datu horiek ez dira zabalduko, eta kanpaina honen karietara bakarrik erabiliko dira, RGPD araudia betez.
Herriko bozetan hautagai zara?
Euskal Hirigune Elkargoan (EHE) hautegi izateko hautagai zara?

1/ Euskal Hirigune Elkargoa Estatu Bereziko Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaraztea
Baterak Euskal Hirigune Elkargoa Estatu Bereziko Lurralde Kolektibitate baterantz bilakarazteko proiektuaren alde lan egiten du

Nola kokatzen zara proiektu honen aitzinean?

2/ Gure lurraldearen bilakaeraz elkarrekin gogoetatu
Bozen biharamunean, Baterak jendarte zibilarekin, hautetsiekin eta partaide guztiekin lanean segituko du Euskal Hirigune Elkargoa Lurralde Kolektibitate bilaka dadin.

Hautatua bazara, prest zinateke zure herrian edota Elkargoan gai honen inguruan engaiatzeko?

3/ Lantzeko galderak
Zure ustez, zein dira ondoko hilabeteetan gogoetatu beharreko galdera edo gai nagusiak?

Segidarako

Bai Ez Erantzunik ez
Bateraren dinamikan parte hartu nahi dut.
Baterari buruzko informazioak jaso nahi ditut.